/ ZER DA LH/PARKE?

/ Lanbide Heziketa enpresa teknologikoetan

FP/Parke Hetelek, Ikaslanek eta Euskadiko Parke Teknologikoak antolatutako ekimena da, eta gazteenek lanbide teknikoekiko duten interesa piztea du helburu, Euskadiko Parke Teknologikoko puntako enpresak ezagututa eta oinarri teknologikoa duten enpresetako Lanbide Heziketari balioa emanda. Dagoeneko 9 edizio dira, eta Euskadiko LHko ikastetxeetako 6.300 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

FPPARKE

/ Euskadiko Parke Teknologikoa

Euskadiko Parke Tenologikoak bere Plan Estrategikoaren barruan, gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzearen aldeko apustua egiten du. Euskadiko Lanbide Heziketak arlo horietan prestatzeko aukera ematen du. Euskadiko Parke Teknologikoa osatzen duten 650 enpresa baino gehiago dira euskal industria-sarearen punta-puntako enpresak, Euskadiko I+Gko inbertsio osoaren %38, eta talentua erakartzeko gaitasun handia dute. EAEko LHk aukera ematen du Parkeko enpresek eskatzen dituzten esparru zientifiko-teknologikoetan trebatzeko.

/ Lanbide Heziketako zentroak

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen sareetan, Hetel eta Ikaslan, LHko 100 ikastetxe baino gehiago dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ikastetxe horietan 32 lanbide arlotik gorako heziketa zikloak ematen dira, lanbide heziketako hiru etapetan banatuta, hau da, oinarrizko lanbide heziketan, erdi mailako lanbide heziketan eta goi mailako lanbide heziketan. Euskadiko LHk 49.000 ikasle baino gehiago eta 20.000 enpresa baino gehiagoren lankidetza ditu.