/ IKASTETXEETARA BISITAK

Martxoaren 20ko astean zehar, Euskal Herri osoko ikastetxeek bi profil oso interesgarri jasoko dituzte gonbidatu gisa:

– Lanbide Heziketako tituludun batek honako hauek kontatuko ditu: Bigarren Hezkuntzatik egindako ibilbidea, aukeratu zuen ikasketa adarra eta zergatik aukeratu zuen prestakuntza mota hori. Gainera, hezkuntza eredu horren errealitateari buruz hitz egingo du, bere prestakuntza zentroak lan merkatuan sartzeko eskaini zion laguntzari buruz, eta bere egungo lan esparrua eta etorkizunari buruz dituen itxaropenak azalduko ditu.

– Lurraldeko Parke Teknologikoko enpresa batek honako hauek azalduko ditu: ikastetxearen sektorea, enpresaren ibilbidea, esperientzia urteak, balioak, antolaketa egitura, enpresa osatzen duten profilak eta abar.

Ekimen honek gure enpresa sarean adar zientifiko-teknologikoak duen garrantzi handia goratzeko ahaleginak gauzatzen ditu. Enpresa, erakunde eta zentro ugariren parte hartzeari esker, gazteen talentuaren eta Parke Teknologikoen ekosistemaren arteko lotura erraztu dezakegu.

Saioa amaitzean, parte hartzaileek jarduera bat egingo dute, Hackatonen parte hartzeko eskaera prozesu gisa balioko duena.
Gainera, The Bridge-ri esker, beren gaitasun konputazionalak neurtzeko aukera izango dute, bootcampen erabiltzen duten hasierako galdetegiaren bertsio murriztuarekin.

Neurtu nahi duzu zeure burua? Egizu hemen.

FP/PARKE
FP/PARKE